2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

5. SAIO TEORIKOA

Interes handiko gaiak izan dira, eta ados nago haien esandakoarekin. Nahiz eta murgilduta gauden gizartean IKT-en aurrerapen ugari egon, lehen eguneko testuan aipatzen zenez, ez gara konturatzen, edo, hobeto esanga, ez dugu nahi konturatzea, eskolak isla bat dela, ez dituela gaur egungo garapenak erabiltzen edota klaseetan martxan jartzen, eta hau, nahiko garrantzitsua iruditzen zait gaur egungo ikasleentzako.
Egia da, gaur egungo irakasle askok ez daudela IKT kontu hauetan murgilduta eta nahiko zaila egiten zaiela eremu hauek klase batean sartzea. Hori dela eta, alfatizatze orokor bat ez legoke txarto ikusita.
Baina, noski, etorkizun batean IKT-ak gure esku daudenez eskola batera eramatea edo ez, kontuan hartu behar dugu alde txarrak ere dituela, egun horretako bi taldek esandako moduan, orduan, kritikotasunez erabili behar dugun eremu bat da.
Saio honetan jorratutako beste aspektu nagusiak, gaur egingo gizartearen ikerketa izan da, Bauman delako filosofoaren eskutik. Alde txarrak gainditzeko, eskolak formakuntza egokia sartu beharko du haien ikasleengan.

Nire ikuspuntutik, magistral honetako aurkezpenak oso interesgarriak izan dira, baina, esan beharra daukat, behin baino gehiagotan deskonektatu dudala oso monotonoak iruditu zaizkidalako, eta entzulearen arreta ez zuen mantentzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina