2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

6. SAIO TEORIKOA

Pantaila anitzeko gizarteari buruz hitz egin dute. Lehen esan dudan bezala, murgilduta gauden gizarteak IKT-ak eskatzen ditu, hau da, ezinbestekoak egiten ari dira gure inguruan, alde batetik guk geuk eragindako gauza bat izan da. Baina, aurreko egunean aipatu dudanez, gurasoek nahiko galduta daude ikuspuntu honetan eta, gehienetan, seme-alaben laguntzaren bila joaten dira, haiek gehiago dakitelako kontu horretaz. Baina hau gertatzeko eta etorkizun batean inork galduta ez egoteko, eskolak inplikazio handia egin beharko luke.
Interneta, oso baliagarria dela aipatu dute klasean landu ahal izateko. Horretarako, klaseko metodologia aldatu beharko dute. Ikasleen ezagupenak eraikitzeko edota zabaltzeko. Horretarako, alfabetizatze orokor bat gertatu behar da.
Web 2.0 beste aspektu interesgarria izan da. Gure gizartearen garapenari begiratuz gero, konturatzen gara gero eta aurrerapen gehiago daudela gure inguruan, eta eskolak pixkanaka-pixkanaka onartzen ari dituela. Mugekin erabiliz, desabantailak ere badituelako eta eragin handia izan ditzaketekalo ikasleengan.
Eskola 2.0 gaiari buruz dagokionez eta aipatu dutenez, ikasle gehienek ordenagailu pertsonal bat izaten dute klasean, baina ez dut uste honekin nahikoa izango denik. Gainera, klase edota saio honetako bat eramatea ez da batere erraza; guztiek ez dute aldi berean gauzak berdinak egingo eta batzuk atzeratuta egongo dira, orduan… honelako saio bat eramateko gai dira gaur egungo irakasleek? Ziurtasunarekin nabigatzeak azpimarratu dute.
Eskola tradizionala alde batean utzi behar dugu eta aurrerapenak txertatu behar ditugu eskolan. Hau da beste belaunaldiengandik bereizten gaituena.

Nahiz eta egun honetan nire aurkezpena egin, gaia behin eta berriro errepikatu egin da. IKT gehiago  jorratu dira, entzulearen arreta mantenduz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina