2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

5. SAIO TEORIKOA

Interes handiko gaiak izan dira, eta ados nago haien esandakoarekin. Nahiz eta murgilduta gauden gizartean IKT-en aurrerapen ugari egon, lehen eguneko testuan aipatzen zenez, ez gara konturatzen, edo, hobeto esanga, ez dugu nahi konturatzea, eskolak isla bat dela, ez dituela gaur egungo garapenak erabiltzen edota klaseetan martxan jartzen, eta hau, nahiko garrantzitsua iruditzen zait gaur egungo ikasleentzako.
Egia da, gaur egungo irakasle askok ez daudela IKT kontu hauetan murgilduta eta nahiko zaila egiten zaiela eremu hauek klase batean sartzea. Hori dela eta, alfatizatze orokor bat ez legoke txarto ikusita.
Baina, noski, etorkizun batean IKT-ak gure esku daudenez eskola batera eramatea edo ez, kontuan hartu behar dugu alde txarrak ere dituela, egun horretako bi taldek esandako moduan, orduan, kritikotasunez erabili behar dugun eremu bat da.
Saio honetan jorratutako beste aspektu nagusiak, gaur egingo gizartearen ikerketa izan da, Bauman delako filosofoaren eskutik. Alde txarrak gainditzeko, eskolak formakuntza egokia sartu beharko du haien ikasleengan.

Nire ikuspuntutik, magistral honetako aurkezpenak oso interesgarriak izan dira, baina, esan beharra daukat, behin baino gehiagotan deskonektatu dudala oso monotonoak iruditu zaizkidalako, eta entzulearen arreta ez zuen mantentzen.

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

4. SAIO TEORIKOA

Modulu astea izan da. Modulu lana aurrera eramateko argibideak aurkeztu dizkigute, eta, I.K.T.-ko irakasleak nire taldearen tutorea denez, berarekin elkartu gara. Orain arte egin ditugun gauzak esan dizkiogu baina ez dugunez oso ondo ulertu eta lehenengo batzarra izan denez, aldatzeko aukera eta egin ditugun gauzak osatzeko esan digu. Modu honetan, argiago ikusi ditugu gauzak eta lanari ekin diogu.

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

3. SAIO TEORIKOA

Klasea hasi bezain laster, bideo bat ikusi dugu: “Visiones disruptivas de la educación” deiturikoa, María Acaso egindakoa. Bertan, klaseak emateko beste bide batzuk ematen ditu bost puntu nagusietan nabarmenduta:


  • Boterea: sistema autoritario batetik demokratiko batera pasatu
  • Ikusezina: Modu automatiko batetik utzi lan egiten eta modu erreflexibo batean egin
  • Denbora eta lekua: higiezina aldatu, teknologia berriak erabili…
  • Informazioa: koadro itxi batetik zabalik dagoen beste batera pasatu, artea, musika...
  • Ezagutza: produktiboagoak izatea besteen iritzia kontuan hartuta




Honen ondoren, taldeka egin behar ditugun lanak azaldu dizkigu. Taldean bildu gara eta komentatzen hasi gara lana aurrera eramateko, hala eta guztiz ere, nire ustez, ez dago oso garbi taldeka egin beharreko lana, nahiko galduta egon naiz.


2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

LEHENENGO IRAKURGAIA ETA EMANGARRIA


Proposatutako bi galderak

Zure ustez, zergatik uste duzu testuinguru eskolarra uhartetzat har ditzakegula?
Gaur egun, erraza da zulo digital bat “konpontzea”?


Identifikatutako hitz gakoak
  1. Hezkuntza aireberritu
  2. Eskola uhartetzat hartu
  3. Eten digitala
  4. Digitalki alfabetatu
  5. Eskolaren eta errealitatearen desoreka


Sintesia

Behin baino gehiagotan, behartuta ikusten dugu gure burua teknologia berriak erabiltzera. Baina jakin behar dugu, gauza batzuetarako ez dela beharrezkoa, hau da, zein momentutan erabili edo zeinetan ez erabili kontziente izan behar gara. Beste modu batean esanda, kritikotasuna nahiko garrantzitsua da alderdi honetan.
Beste aldetik, eskolak aurrera egin behar du gizartean aurrera egiten duen heinean, bestela, gaur egun daukagun egoerarekin topo egingo dugu.
Egia da, gehienetan, arazo ekonomikoengandik, kable arazoengandik, analfabetismo digitalagatik etab. gure inguruko biztanle askok ezin dutela IKT-ak erabili, hori dela eta, zulo digitalak eratzen dira. Baina, onartu behar dugu IKT-ak, dinamismoa ekartzen dutela.

2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

2. SAIO TEORIKOA

Greba eguna izan da gaur, hala eta guztiz ere, bakar batzuk joan gara klasera eta lan egiteko metodo berri bat aurkeztu digu irakasleak. Korapilo bat iruditu zait, klaseko batzuk beste batzuen lanaren menpe egon behar direlako. Alde onak eta alde txarrak behin ikusita, klasea bukatu egin da eta hurrengo astean klase guztiaren aurrean proposatuko du lan egiteko modu berri hau.

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

1. SAIO TEORIKOA

         Gaur, I.K.T.-ko aurkezpena izan dugu. Bertan, egin beharko ditugun lanak azaldu ditu haien ebaluazio irizpideekin. Alde batetik, Blog bat egin behar dugula esan digu. Momentu horretan pixkat galduta ikusi dut nire burua, baina klaseak hausnartzeko eta egiten ditugun lanak bertan eskegitzeko ondo iruditu zait, eta nahiko interesgarria.

       Beste aldetik, ondo eserita eta begiak itxi ondoren, irakasleak galdera batzuk egin dizkigu. Bukatzean, begiak zabaldu ditugu eta pentsatu dugunari buruz idatzi dugu. Nahiz eta hasiera batean txantxa baten moduan hartu, ondo atera den ariketa iruditu zait.