2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

1. SAIO TEORIKOA

         Gaur, I.K.T.-ko aurkezpena izan dugu. Bertan, egin beharko ditugun lanak azaldu ditu haien ebaluazio irizpideekin. Alde batetik, Blog bat egin behar dugula esan digu. Momentu horretan pixkat galduta ikusi dut nire burua, baina klaseak hausnartzeko eta egiten ditugun lanak bertan eskegitzeko ondo iruditu zait, eta nahiko interesgarria.

       Beste aldetik, ondo eserita eta begiak itxi ondoren, irakasleak galdera batzuk egin dizkigu. Bukatzean, begiak zabaldu ditugu eta pentsatu dugunari buruz idatzi dugu. Nahiz eta hasiera batean txantxa baten moduan hartu, ondo atera den ariketa iruditu zait. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina