2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

3. SAIO TEORIKOA

Klasea hasi bezain laster, bideo bat ikusi dugu: “Visiones disruptivas de la educación” deiturikoa, María Acaso egindakoa. Bertan, klaseak emateko beste bide batzuk ematen ditu bost puntu nagusietan nabarmenduta:


  • Boterea: sistema autoritario batetik demokratiko batera pasatu
  • Ikusezina: Modu automatiko batetik utzi lan egiten eta modu erreflexibo batean egin
  • Denbora eta lekua: higiezina aldatu, teknologia berriak erabili…
  • Informazioa: koadro itxi batetik zabalik dagoen beste batera pasatu, artea, musika...
  • Ezagutza: produktiboagoak izatea besteen iritzia kontuan hartuta




Honen ondoren, taldeka egin behar ditugun lanak azaldu dizkigu. Taldean bildu gara eta komentatzen hasi gara lana aurrera eramateko, hala eta guztiz ere, nire ustez, ez dago oso garbi taldeka egin beharreko lana, nahiko galduta egon naiz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina