KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIONALA ESKOLAN
BOST HITZ GAKOAK
- Alfabetizazio
- IKT
- Garapena
- Berrikuntza
- Zailtasuna
PROPOSATUTAKO BI GALDERA
- Zergatik da garrantzitsua alfabetizazioa?
- Autorearen ustez, urte batzuk barru liburuak desagertuko dira edo ez? Zergatik?
GONZALOREN NOTAK
LA
COMPETENCIA DIGITAL E INFORMACIONAL EN LA ESCUELA
El desconcierto escolar ante la cultura digital
Los
tiempos han cambiado y hasta la fecha enseñar y aprender se habia basado en los
libros como instrumento. Los alumnos de las areas urbanas se sienten más
comodos usando artilugios electronicos que cualquier material impreso. Los
procesos de socialización cultural en los que estan inmersos los alumnos son totalmente
distintos a los que tuvieron sus profesores. Mientras muchos profesores solo
conocieron la tv en blanco y negro con dos emisoras posibles, los alumnos de
hoy en dia estan inundados de información. Para los niños de hoy en dia es
normal el uso de pcs, consolas, moviles y de hecho es una marca de identidad
cultural que los distingue de los
adultos.
Nuevas
alfabetizaciones TIC y escuela
En el
siglo XXI la cultura es multimodal, esto
es, se expresa produce y distribuye en gran variedad de soportes. Esta realidad
exige que la escuela contemple nuevos tipos de alfabetización. Entre las que se
proponen las siguientes:
- Alfabetización
audiovisual, considera la imagen
como un leguaje, y tratará de formar al alumno en la produccion y consumo
de textos audiovisuales con un espiritu critico.
- Alfabetización
tecnologica y o digital, persigue que los alumnos se capaciten en el uso
de la informatica tanto el hardware como el software
- Alfabetización
informacional, saber buscar la información en base a un proposito y poder
localizarla, analizarla y
reconstruirla.
- Alfabetización
multimodal, en una sociedad
multimodal hay que preparar a los alumnos para que puedan acceder a la
información que se presenta en diferentes formatos.
La meta
de las escuelas deberia ser formar usuarios conscientes y criticos de las
nuevas tecnologias.
Dimensiones
de la multialfabetización
- Dimensión
instrumental, es el dominio tecnico de cada tecnologia, montar los
aparatos, ponerlos en marcha, manejo de los programas ...
- Dimensión
cognitiva, buscar, seleccionar y comprender la enorme cantidad de
información disponible y compartirla a través de los medios digitales.
- Dimensión
socioactitudinal, desarrollo de las actitudes hacia las nuevas tecnologias
para no caer ni en la tecnofobia ni en la aceptación acritica de cualquier
novedad.
- Dimensión
axiologica, tomar conciencia de la influencia que tienen las nuevas
tecnologias en nuestra sociedad y de la adquisicion de valores eticos
evitando conductas de comunicación socialmente negativas.
Competencias
para Aprender a Informarse, a Expresarse y a Comunicarse
Las TICS
posibilitan distintas tareas de aprendizaje de naturaleza diversa. La web
supone una experiencia de aprendizaje distinta para cada alumno por lo que la
experiencia en el aula no será homogenea.
NATALIAREN NOTAK
Eskolaren harridura kultura digitalaren aurrean
Eskola à harrituta aurkitzen da (alde batean usten ditu teknologien
aurrerapenak)
Orain arteà liburuekin lan egin da klaseetan. Baina, egunak zenbatuta dituzte
(ordenagailuak egongo dira klaseetan)
Gertuago ikusten ditugu gure buruak zerbait elektronikotara, nobela
batera baino
Helduekà esperientzia mugatuak dituzte ikuspuntu teknologiko batetik
Haurrak edota gazteakà gaur egungo gertaeren berri izaten dituzte.
ALBABETIZAZIO BERRIAK
audiobisuala
|
Ikaslea testu audiobisualak aztertzeko ahalmena izan
behar du
|
digitala
|
Ikasleei trebetasunak garatzea informatikaren
erabilerako
|
informazionala
|
Informazio bilatzeko trebetasunak garatzen dira.
|
Multialfabetizazioa
|
Ikasleei kualifikatu eta prestatu behar diegu. Lau
dimentsio nabarmenki:
·
Instrumentala
·
Kognitiba
·
Axiologikoa
·
Socioactitudinala
|
Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko gaitasunak
Klasean, ikasle bakoitza erritmo ezberdin batera joango da, hori dela
eta, irakasleak metodologia flexible bat eraman beharko du klasean. 3 eremu
nagusiki identifikatu ditzakegu:
a) bilatzen ikasteko, aurkitzen ikasteko eta informazioa ulertzeko
eremua
b) adieraztera ikasi
c) komunikatzera ikasi sareetan dauden baliabideen bitartez.
Interneta, konstruktibismoa eta eskolaren berrikuntza: erronka
berriak eta irakaskuntzaren profila
Hurrengo ideietan laburbildu ditzakegu:
a)ikaslea informazio gehiegi dauka
b) Irakasleak zuen rolaren galtzapena
c) irakasleak antolatzaileagoa izan
behar da.
d) ordenagailuen erabilerak zailtasunak
ekartzen ditu klasearen kudeaketan
e) elkarlanean ikasi behar da.
TIC-SEN ERABILERAKO DEKALOGOA
1. Garrantzitsuena hezkuntza izan behar da, eta ez teknologikoa.
2. Ordenagailuen erabilterak ez
dauka zer ikusirik irakasle ona edo txarra izatearekin.
3. Metodo eta ekintzak dira ikaskuntza bat edo bestea sortzen direnak.
4. TIC-ak erabili behar dira ikasleek gauzak egiten ikasteko
5. elkarlanetarako eta bakarka lan egiteko erabili behar dira
6. edukia, helburua eta lan egin nahi den gaitasuna adierazi behar da.
8. plangintza bate gin behar dugu
9. Ekintzak kurrikulumarekin bat etorri behar dira
10. Dimentsio instrumentala, axiologika, kognitiboa eta jarrera dimentsioak
egon behar dira.
Eskoletan, XX. mendeko irakasleek, XIX. mendeko edukiak irakasten
diete ikasleei.
Garapenerako proposamenak:
- Ikasten ikasi
- Talde lanean lan egiten ikasi
- Komunikatzen ikasi
- Kritikoa izaten ikasi
- Mugak jartzen ikasi
- Enpatia izaten ikasi
BIDEOA
Eskola hezitu behar gaitu bizitza osoan zehar ikasteko, ez du bakarrik
hartzen bere baitan teknologien erabilerak. Konpetentzia informazionala:
informatikaren erabilera (bideo kamerak, e-book, GPS, ordenagailuak, mugikorrak…
inguratzen gaituen guztia) baina zentzuz erabiltzen ditugu?
Eskolaren curriculumean parte hartu behar duen gauza bat da.
Kritikotasunez erabiltzen dugu informazioa? Aldez aurretik daukagunarekin erlazionatzen
dugu? Daukagun informazioa adimenera pasatu behar dugu. Gaur egungo nerabeek
edozein argazkiak igotzen dituzte sare sozialetara eta ez dira konturatzen
ondorioetaz. Sare sozialetan gaude gure herriko klasean gauden moduan, eta arduratsuak
izan behar gara bertan ipintzen dugunarekin. Eskolak interes gehiago jarri beharko
du ikasleei hiritar digital bezala osatzeko.
ANEREN NOTAK
KULTURA DIGITALAREN AURREAN SORTUTAKO NAHASMENA
- Azken urteetan aldaketa nabarmenak gertatu dira, eta eskolak orain
ezin die uko egin teknologia berriei.
- Orain arte geletan liburuak eta inprimatutako materialak erabili
dira → hemendik aurrera horiek teknologia berriekin partekatuko dira.
- Gaur egungo umeek denbora gehiago pasatzen dute pantaila baten
aurrean liburu baten aurrean baino.
- Gazte askorentzat teknologia berriak ez dira bakarrik egunero
normaltasunez erabiltzen dituzten erremintak, baizik eta helduen belaunalditik bereizten dieten tresnak
ere dira.
ALFABETIZAZIO BERRIAK, TEKNOLOGIA BERRIAK ETA ESKOLA
- XXI. mendeko kultura multimodala da; hau da, baliabide desberdinen
bidez sortu, adierazi eta banatu egiten da (papera, pantaila), teknologia desberdinen bidez
(liburuak, telebista, internet, DVDak...) eta adierazgarriak diren formatu eta hizkuntzak erabiliz
(testu idatziak, testu grafikoak, hizkuntza audiobisuala...). Horren ondorioz, duela bi hamarkadetatik
zenbait adituk, ikertzailek, taldek eta abarrek alfabetizazio berriak hezkuntzan sartzeko beharra
aitortu dute. Alfabetizazio horien helburua hizkuntza audiobisuala sortu eta analizatzearen
konpetentzia eta informatikako hizkuntza eskuratzea edota informazioa bilatzeko, hautatzeko eta
birmoldatzeko gaitasuna garatzea da.
- Aditu askok alfabetizazio berri batzuk proposatu dituzte:
*Alfabetizazio audiobisuala: testu
audiobisualak sortu eta aztertzeko abilezia duten
ikasleak prestatzeko helburuarekin garatzen da alfabetizazio hau.
Horrez gain, ikasleek
zinema, telebista eta publizitatea bezalako baliabidetaz kontsumo
kritikoa egiten ikasteko
helburua ere du alfabetizazio honek.
*Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: alfabetizazio honen helburua ikasleek
informatika aldaera teknologiko desberdinetan erabiltzen jakitea da.
90eko
hamarkadan garapen mugatua izan zuen alfabetizazio honek, baina gaur
egun oraindik
ezarrita jarraitzen du.
*Alfabetizazio informazionala: proposamen
hau liburutegi-giroaren ondorioz sortu
zen; formatu digitalean dauden bibliografia-iturrietara heltzeko
zailtasunak direla-eta
sortu zen. Alfabetizazio honekin lortu nahi dena da helburu jakin
batekin informazioa
bilatu, aurkitu, aukeratu, analizatu eta birmoldatzeko konpetentziak
eta gaitasunak
garatzea.
*Multialfabetizazioa: kontzeptu honek
defendatzen duen gizarte multimodal batean
ikasleak alfabetismo desberdinak integratzen dituen planteamendu baten
arabera prestatu
eta trebatu behar direla.
- Eskolen helburu nagusi bat izan behar da umeak teknologia berrien
erabiltzaile konsziente eta
kritikoak izatea, eta haien inguruan sortzen den kulturarenak ere.
- Ikasleak teknologia berrien erabilpenean alfabetizatzea nahi badugu,
lau eremu hauetan
oinarritutako hezkuntza eredu bat garatu beharko genuke:
*Dimentsio instrumentala (errekurtso
teknologiko ezberdinen hardwarea eta softwarea
erabiltzen jakitea)
*Dimentsio kognitiboa (informazioa eta
komunikazioa modu zentzudun eta
adimentsuan erabiltzeko gaitasunak garatzea)
*Dimentsio sozioaktitudinala (teknologiaren
aurrean jarrera arrazioalak garatzea eta
komunikazioari dagokionez, jarrera positiboak)
*Dimentsio axiologikoa (informazioaren
azterketa kritikoa egiteko irizpideak izatea
lortzea eta teknologia eta komunikazioaren aurrean balio etikoen bidez
jokatzen ikastea)
- Esan dezakegu eskolaren erronka nagusia dela ikasleak prestatzea
erabiltzaile konpetenteak
izan daitezen informazioa tratatzeko orduan eta modu adimentsu batean
askotariko forma
kulturalekin elkarreraginean egon daitezen.
INFORMATZEN, ADIERAZTEN ETA KOMUNIKATZEN IKASTEKO GAITASUNAK
- Teknologia berriek, beste material edota baliabide didaktiko batzuek
bezala, zenbait ikasketa
garatzea eta praktikan ipintzea ahalbidetzen dute.
- Teknologia berriak inplikatzen dituzten ikasketa-prozesuen
garapenean honako konpetentziaalderdi
nagusi hauek nabarmentzen dira:
* Internetek dituen baliabideak erabiliz, informazioa bilatu, aurkitu
eta ulertzean zentratzen
den alderdia.
* Hizkuntza, forma sinboliko eta teknologia desberdinen bidez
adierazten ikastea eta,
horrekin batera, ideia propioak modu publikoan hedatzen (blog, wiki
eta abarren bidez)
ikastea bilatzen duen alderdia.
* Sarean dauden baliabideen bitartez beste pertsona batzuekin
harremanetan egotea
lortzea nahi duen alderdia.
INTERNET, KONSTRUKTIBISMOA ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA:
ERRONKA ETA PROFIL BERRIAK IRAKASLEENTZAT
- Internetek dakartzan arazoak edo aldaketak:
1. Ikasleak informazio asko du, gehiegi.
2. Irakasleak ikasleentzako informazio-iturri bakarraren papera
galtzen du, eta gainera,
onartu behar du ikasleek helduek baino gehiago dakitela teknologia
berrien inguruan eta
hobeto moldatzen direla horiekin.
3. Irakaslearen papera ez da izan behar hainbeste informazioa
transmititzen duena;
irakaslea izan behar da ikasleek teknologiekin egiten dituzten ariketa
eta jarduerak
antolatu eta kontrolatzen dituena.
4. Ideia konstruktibista bat jarraituz umeak ordenagailuekin ikasteak
gela dinamizatu eta
kontrolatzean zailtasunak dakartza.
5. Ikasketa bakarka egiten den prozesua izan beharrean, teknologiaren
bitartez ikasketaprozesu
kooperatiboak sortu behar dira, gelako ikasleen artean eta
geografikoki urrun
dauden ikasgelen artean ere bai.
HEZKUNTZA EREDU BERRITZAILE BATERANTZ: TEKNOLOGIA BERRIAK
ESKOLAN ERABILTZEKO DEKALOGOA
- Jende askok pentsatzen du teknologia berrien presentziak eskolan
irakaskuntzaren hobekuntza
automatikoki dakarrela eta ikasleen ikasketa-prozesua errazten duela.
Hori ez da beti horrela;
askotan eskoletan teknologia berriak erabiltzeak ez dakar aldaketarik
ezta berrikuntzarik ere
hezkuntza-praktikan.
- Irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte betidanik
liburuak eta arbel tradizionala
erabiliz egin dituzten zereginak betetzeko: edukiak modu magistralean
azaldu eta ikasleei jarduera errepikakorrak eman egiteko. Kasu horietan, berrikuntza teknologian
dago (papera pantailarekin ordezkatzen da), baina ez pedagogian. Hau da, informazio eta
komunikazio-teknologia berriak
gelan ezartzen dira, baina eredu pedagogiko tradizional baten arabera
erabiltzen dira.
- Irakasle batek teknologia digital berriak ikasgelan ezartzea erabakitzen
duenean, argi dago
erronka berriak planteatzen ari dela. Irakaskuntzako prozesu
berritzaile hau ez da erraza eta ez da
denbora laburrean lortzen; hori dela eta, ariketa bakoitza prozesu
luze baten parte bezala ikusi
behar dugu, hezkuntza-eredu konkretu baterantz bideratuko gaituen
prozesua.
- Teknologia berriak eskolan erabiltzeko dekalogoa:
1. Garrantzitsuena beti hezkuntzarekin loturikoa izan behar da, ez
teknologiarekin loturikoa.
2. Irakasleek argi izan behar dute teknologia berriek ez dutela efetu
magikorik sortzen ikasketaprozesuan
eta ez dutela heziketa-eredua automatikoki berritzen.
3. Erabilitako metodo edo estrategia eta jardueren arabera
ikasketa-prozesua modu batean edo bestean gertatuko da. Irakasteko modu espositibo bat erabiliz,
teknologia berriek transmititu edo jasotzen den ikasketa indartuko dute. Irakasteko modu konstruktibista
erabiliz, berriz, teknologiaberriek norberak deskubritu edo aurkitzen duen ikasketa indartuko
dute.
4. Teknologia berriak erabili behar dira ikasleek horiek erabiliz eta
horiekin gauzak eginez zerbait ikas dezaten.
5. Teknologia berriak bakarkako lanak egiteko eta talde-lanak egiteko
ere erabili behar dira.
6. Teknologia berrien bidez lantzeko gai, unitate didaktiko, proiektu
edo jarduera bat
antolatzerakoan ez dira bakarrik kontuan izan behar ikasgai horren
helburuak eta edukiak;
ikasleengan garatu nahi diren teknologiarekin lotutako konpetentziak
edo gaitasunak ere kontuan izan behar dira.
7. Ikasleek teknologia berriak erabiltzen emango duten denbora eta
egingo dituzten jarduerak
planifikatuta egon behar dira.
8. Errekurtso digitalekin egiten dena bat etorri behar da
Curriculumean zehaztuta dauden eta irakasten diren eduki eta helburuekin.
9. Multialfabetizazioaren irakaskuntza-prozesu bat garatu behar da,
eta prozesu horretan ikasleek informazioa bilatu, aurkitu, informazioa sortu, adierazi eta
hedatzearen gaitasunak garatu behar dituzte.
10. Konpetentzia informazionalak eta digitalak garatzeko prozesu
guztiek ikaslearen ikasketaprozesuaren dimentsio instrumentala, kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa
barneratu behar dituzte.
- Autorearen ustez, urte batzuk barru liburuak ez dira desagertuko,
baina haien formatua aldatuko da; liburuak paperean inprimatzeari utziko diogu eta era digitalean
agertuko dira. Horrek eragina izango du eskolan eta pedagogia alorrean, baina kontuan izan behar
dugu eskola multimodala dela. Horrek esan nahi du eskolak testu idatzien eta teknologia
berrien gaitasunak garatu behar dituela,
ikasleek era berean ezagutzeko inprimatutako baliabideak eta baliabide
digitalak.
NEREAREN NOTAK
BILKURETAKO AKTA
Bilkuretako akta
|
|||
LEKUA: Ikasketa
gela
|
HASIERAKO
ORDUA: 13:00
|
AMAIERAKO
ORDUA: 15:00
|
DATA: 2014/11/17
|
TALDEKIDEEN IZENAK:
|
|||
· Bertaratutakak:
Natalia Monroy Ane Monzon Gonzalo Morales Nerea Oliver |
Bertan izan
ez direnak:
|
||
AZTERTUTAKO GAIAK:
|
|||
-
Konpetentzia digitala eta informazionala
eskolan.
Egokitu zaigun
gaiari (gaitasun digitala) buruz mintzatu dugu, testuan hartutako notak
amankomunean jarriz eta gaiari buruzko
hausnarketak egin ditugun heinean.
|
|||
HARTUTAKO
ERABAKIAK:
|
|||
-
Gaiari
dagokionez laburpen bat sortu dugu, guztion notak komunean hartuta.
-
Testuari
dagokionez 5 hitz gako eta 2 galdera sortu ditugu ere.
-
Aurkezpen
egunean erabiliko dugun “prezzi”-a egiten hasi.
|
|||
HURRENGO
BILKURETAKO ZEREGINAK:
|
|||
-
Hasi
dugun aurkezpena bukatu.
-
Bakoitzak
bere etxean egokitu zaion zatiaren grabaketa egin eta gero taldekide batek
danak elkartuko ditu, eta aurkezpenean txertatuko ditu.
-
Bakoitzak
bere blog-era igo beharrekoak igo.
|
|||
BUKAERAKO
HAUSNARKETA:
|
|||
Azken
urteetan aldaketa nabarmenak gertatu dira teknologia alorrean, eta eskolaren
eta gizartearen aldea handitu egin da, batak ez baitu bestearen erritmoa
jarraitu eta eskolari dagokionez atzean geratu izan da. Beraz, gizarte
digital honen aurrean eskolak orain ezin die uko egin teknologia berriei. Eskolen
helburu nagusi bat umeak teknologia berrien erabiltzaile kontziente
eta kritikoak
izatea izan behar da, eta haien inguruan sortzen den kulturarenak ere.
Hori dela
eta, alfabetizazio berri batzuk sustatu beharko dira eskolan, multialfabetizazioa
premiazkoa izanik. Horretarako, dekalogo bat sortua izan da hau modu egoki
batean eramateko.
Esan bezala,
aurkezpena Prezi programarekin egin genuen, gure ahotsen grabaketak gehituz.
Hona hemen
gure aurkezpenaren link-a:
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina