2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Azken hausnarketa

Beste modu batez espero nuen irakasgai hau lantzea. Ez dakit ideia ona izan denik egun berean, eta gainera aste bat baino gehiago jarraian, hainbeste aurkezpen egitea.
Jorratutako gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit baina oso nekagarriak egin zaizkit saio hauek.
Beste aldetik, IKT gehiago ezagutzea espero nuen. Modulu lanean, nire ikuspuntutik, adibidez, programak erabiltzera edota bideoak egitera irakatsi beharko digute. Batzuk gainetik ezagutzen ditugulako, edota ondo konpondu garelako zentzu honetan, baina beste batzuk, aldiz, laguntza eskatu behar izan dute, eta ez dut uste “Movie Maker” delakoa bakarrik dagoela bideoak eraikitzeko.
Egia da, klaseak zenbatuta daudela talde bakoitzeko, eta ze talde egin behar duen zein egunetan ere bai. Baina ez nituzke egingo hainbeste aurkezpenik. Antzeman dugunez, klasea ia-ia hutsik zegoen asteak aurrera joan ahala.

Bukatzeko, esan beharra daukat, 3 taldeetako banaketa ondo iruditu zaidala, talde handietako pertsonekin lan egiteak nahiko zaila delako. Baina, irakasleen arteko koordinaketa ez legoke txarto ikusita. Oso gustora egon naiz egokitutako taldearen eta asko ikasi dudala uste dut. Eskola batera joateko proiektuak nire ezagutzak handitu egin ditu, eta, noski, umeekin aritzeko trebetasuna ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina