ALFABETIZAZIO BERRIAK, TEKNOLOGIA BERRIAK ETA ESKOLA
- XXI. mendeko kultura multimodala da; hau da, baliabide desberdinen
bidez sortu, adierazi eta banatu egiten da (papera, pantaila), teknologia desberdinen bidez
(liburuak, telebista, internet, DVDak...) eta adierazgarriak diren formatu eta hizkuntzak erabiliz
(testu idatziak, testu grafikoak, hizkuntza audiobisuala...). Horren ondorioz, duela bi hamarkadetatik
zenbait adituk, ikertzailek, taldek eta abarrek alfabetizazio berriak hezkuntzan sartzeko beharra
aitortu dute. Alfabetizazio horien helburua hizkuntza audiobisuala sortu eta analizatzearen
konpetentzia eta informatikako hizkuntza eskuratzea edota informazioa bilatzeko, hautatzeko eta
birmoldatzeko gaitasuna garatzea da.
- Aditu askok alfabetizazio berri batzuk proposatu dituzte:
*Alfabetizazio audiobisuala: testu
audiobisualak sortu eta aztertzeko abilezia duten
ikasleak prestatzeko helburuarekin garatzen da alfabetizazio hau.
Horrez gain, ikasleek
zinema, telebista eta publizitatea bezalako baliabidetaz kontsumo
kritikoa egiten ikasteko
helburua ere du alfabetizazio honek.
*Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: alfabetizazio honen helburua ikasleek
informatika aldaera teknologiko desberdinetan erabiltzen jakitea da.
90eko
hamarkadan garapen mugatua izan zuen alfabetizazio honek, baina gaur
egun oraindik
ezarrita jarraitzen du.
*Alfabetizazio informazionala: proposamen
hau liburutegi-giroaren ondorioz sortu
zen; formatu digitalean dauden bibliografia-iturrietara heltzeko
zailtasunak direla-eta
sortu zen. Alfabetizazio honekin lortu nahi dena da helburu jakin
batekin informazioa
bilatu, aurkitu, aukeratu, analizatu eta birmoldatzeko konpetentziak
eta gaitasunak
garatzea.
*Multialfabetizazioa: kontzeptu honek
defendatzen duen gizarte multimodal batean
ikasleak alfabetismo desberdinak integratzen dituen planteamendu baten
arabera prestatu
eta trebatu behar direla.
- Eskolen helburu nagusi bat izan behar da umeak teknologia berrien
erabiltzaile konsziente eta
kritikoak izatea, eta haien inguruan sortzen den kulturarenak ere.
- Ikasleak teknologia berrien erabilpenean alfabetizatzea nahi badugu,
lau eremu hauetan
oinarritutako hezkuntza eredu bat garatu beharko genuke:
*Dimentsio instrumentala (errekurtso
teknologiko ezberdinen hardwarea eta softwarea
erabiltzen jakitea)
*Dimentsio kognitiboa (informazioa eta
komunikazioa modu zentzudun eta
adimentsuan erabiltzeko gaitasunak garatzea)
*Dimentsio sozioaktitudinala (teknologiaren
aurrean jarrera arrazioalak garatzea eta
komunikazioari dagokionez, jarrera positiboak)
*Dimentsio axiologikoa (informazioaren
azterketa kritikoa egiteko irizpideak izatea
lortzea eta teknologia eta komunikazioaren aurrean balio etikoen bidez
jokatzen ikastea)
- Esan dezakegu eskolaren erronka nagusia dela ikasleak prestatzea
erabiltzaile konpetenteak
izan daitezen informazioa tratatzeko orduan eta modu adimentsu batean
askotariko forma
kulturalekin elkarreraginean egon daitezen.
INFORMATZEN, ADIERAZTEN ETA KOMUNIKATZEN IKASTEKO GAITASUNAK
- Teknologia berriek, beste material edota baliabide didaktiko batzuek
bezala, zenbait ikasketa
garatzea eta praktikan ipintzea ahalbidetzen dute.
- Teknologia berriak inplikatzen dituzten ikasketa-prozesuen
garapenean honako konpetentziaalderdi
nagusi hauek nabarmentzen dira:
* Internetek dituen baliabideak erabiliz, informazioa bilatu, aurkitu
eta ulertzean zentratzen
den alderdia.
* Hizkuntza, forma sinboliko eta teknologia desberdinen bidez
adierazten ikastea eta,
horrekin batera, ideia propioak modu publikoan hedatzen (blog, wiki
eta abarren bidez)
ikastea bilatzen duen alderdia.
* Sarean dauden baliabideen bitartez beste pertsona batzuekin
harremanetan egotea
lortzea nahi duen alderdia.
INTERNET, KONSTRUKTIBISMOA ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA:
ERRONKA ETA PROFIL BERRIAK IRAKASLEENTZAT
- Internetek dakartzan arazoak edo aldaketak:
1. Ikasleak informazio asko du, gehiegi.
2. Irakasleak ikasleentzako informazio-iturri bakarraren papera
galtzen du, eta gainera,
onartu behar du ikasleek helduek baino gehiago dakitela teknologia
berrien inguruan eta
hobeto moldatzen direla horiekin.
3. Irakaslearen papera ez da izan behar hainbeste informazioa
transmititzen duena;
irakaslea izan behar da ikasleek teknologiekin egiten dituzten ariketa
eta jarduerak
antolatu eta kontrolatzen dituena.
4. Ideia konstruktibista bat jarraituz umeak ordenagailuekin ikasteak
gela dinamizatu eta
kontrolatzean zailtasunak dakartza.
5. Ikasketa bakarka egiten den prozesua izan beharrean, teknologiaren
bitartez ikasketaprozesu
kooperatiboak sortu behar dira, gelako ikasleen artean eta
geografikoki urrun
dauden ikasgelen artean ere bai.
HEZKUNTZA EREDU BERRITZAILE BATERANTZ: TEKNOLOGIA BERRIAK
ESKOLAN ERABILTZEKO DEKALOGOA
- Jende askok pentsatzen du teknologia berrien presentziak eskolan
irakaskuntzaren hobekuntza
automatikoki dakarrela eta ikasleen ikasketa-prozesua errazten duela.
Hori ez da beti horrela;
askotan eskoletan teknologia berriak erabiltzeak ez dakar aldaketarik
ezta berrikuntzarik ere
hezkuntza-praktikan.
- Irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte betidanik
liburuak eta arbel tradizionala
erabiliz egin dituzten zereginak betetzeko: edukiak modu magistralean
azaldu eta ikasleei jarduera errepikakorrak eman egiteko. Kasu horietan, berrikuntza teknologian
dago (papera pantailarekin ordezkatzen da), baina ez pedagogian. Hau da, informazio eta
komunikazio-teknologia berriak
gelan ezartzen dira, baina eredu pedagogiko tradizional baten arabera
erabiltzen dira.
- Irakasle batek teknologia digital berriak ikasgelan ezartzea erabakitzen
duenean, argi dago
erronka berriak planteatzen ari dela. Irakaskuntzako prozesu
berritzaile hau ez da erraza eta ez da
denbora laburrean lortzen; hori dela eta, ariketa bakoitza prozesu
luze baten parte bezala ikusi
behar dugu, hezkuntza-eredu konkretu baterantz bideratuko gaituen
prozesua.
- Teknologia berriak eskolan erabiltzeko dekalogoa:
1. Garrantzitsuena beti hezkuntzarekin loturikoa izan behar da, ez
teknologiarekin loturikoa.
2. Irakasleek argi izan behar dute teknologia berriek ez dutela efetu
magikorik sortzen ikasketaprozesuan
eta ez dutela heziketa-eredua automatikoki berritzen.
3. Erabilitako metodo edo estrategia eta jardueren arabera
ikasketa-prozesua modu batean edo bestean gertatuko da. Irakasteko modu espositibo bat erabiliz,
teknologia berriek transmititu edo jasotzen den ikasketa indartuko dute. Irakasteko modu konstruktibista
erabiliz, berriz, teknologiaberriek norberak deskubritu edo aurkitzen duen ikasketa indartuko
dute.
4. Teknologia berriak erabili behar dira ikasleek horiek erabiliz eta
horiekin gauzak eginez zerbait ikas dezaten.
5. Teknologia berriak bakarkako lanak egiteko eta talde-lanak egiteko
ere erabili behar dira.
6. Teknologia berrien bidez lantzeko gai, unitate didaktiko, proiektu
edo jarduera bat
antolatzerakoan ez dira bakarrik kontuan izan behar ikasgai horren
helburuak eta edukiak;
ikasleengan garatu nahi diren teknologiarekin lotutako konpetentziak
edo gaitasunak ere kontuan izan behar dira.
7. Ikasleek teknologia berriak erabiltzen emango duten denbora eta
egingo dituzten jarduerak
planifikatuta egon behar dira.
8. Errekurtso digitalekin egiten dena bat etorri behar da
Curriculumean zehaztuta dauden eta irakasten diren eduki eta helburuekin.
9. Multialfabetizazioaren irakaskuntza-prozesu bat garatu behar da,
eta prozesu horretan ikasleek informazioa bilatu, aurkitu, informazioa sortu, adierazi eta
hedatzearen gaitasunak garatu behar dituzte.
10. Konpetentzia informazionalak eta digitalak garatzeko prozesu
guztiek ikaslearen ikasketaprozesuaren dimentsio instrumentala, kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa
barneratu behar dituzte.
- Autorearen ustez, urte batzuk barru liburuak ez dira desagertuko,
baina haien formatua aldatuko da; liburuak paperean inprimatzeari utziko diogu eta era digitalean
agertuko dira. Horrek eragina izango du eskolan eta pedagogia alorrean, baina kontuan izan behar
dugu eskola multimodala dela. Horrek esan nahi du eskolak testu idatzien eta teknologia
berrien gaitasunak garatu behar dituela,
ikasleek era berean ezagutzeko inprimatutako baliabideak eta baliabide
digitalak.